Trikitilariek, bertsolariek eta kirolariek osatuko dute San Inazio eguneko menua

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 00:00

Urteroko legez, San Inazio eguna ospatuko dute Santa Barbaran. Hilaren 31n festa giroa izango da ermitapean, eta Elutxetan egingo da herri bazkaria. Bazkarira joateko 676 55 86 96 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da. 

Urteroko legez, bailarako herritar askok Santa Barbaran bukatuko dute uztaila. San Inazio eguneko ospakizuna izango da aurten ere, ohiko egitarauarekin. 

Goizeko 11:00etan hasiko da festa giroa Santa Barbaran; Eider Garro Iraola eta Elaia Diaz Beroz trikitilari bikoteak emango dio hasiera egunari, pixkanaka jendea igotzen hasi dadin. Ondoren, lore eskaintza, omenaldia eta meza egingo dituzte. 

Eguerdi partean Eli Pagola eta Andoni Rekondo bertsolariek hartuko dute lekukoa, eta saioxka egin ostean herri kirolen txanda izango da. Zortzi gazte arituko dira plazan, horietako gehienak bailarakoak: Kimetz Oinederra, Oihana Fernandez de Barrena, Igoin Pikabea, Maika Aristegi, Andoni Saizar, Elene Alkorta, Iraitz Arruti eta Suharri Rodriguez.

Goizeko jarduerak amaitu orduko, herri bazkaria izango da Elutxeta sagardotegian. Dagoeneko zabalik dago bazkarira apuntatzeko epea; horretarako, 676 55 86 96 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da. 30 euro ordaindu beharko dira egunean bertan.

Bazkalostean jarraipena izango du festak, Elutxetan bertan. Bertsolariek eta trikitilariek eguneko bigarren saioa eskainiko dute sagardotegian.

 

HERNANI, SANTA BARBARA

UZTAILAK 31

11:00 Eider Garro Iraola eta Elaia Diaz Beroz trikitilariak.

11:30 Lore eskaintza.

11:45 Omenaldia.

12:00 Meza.

13:00 Bertso saioa: Eli Pagola eta Andoni Rekondo.

Jarraian herri kirol saioa. Kimetz Oinederra, Oihana Fernandez de Barrena, Igoin Pikabea, Maika Aristegi, Andoni Saizar, Elene Alkorta, Iraitz Arruti eta Suharri Rodriguez.

14:30 Herri bazkaria Elutxeta sagardotegian: fritoak, bakallu tortila, entsalada, kostila, gazta, intxaurrak, kafia... 30 euro.

Enkargatzeko: 676 55 86 96

Bazkalostean, bertsolariak eta trikitilariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!