Familia Gunearen espazioa prestatzeko lanak hasi dituzte

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 21a, 00:00

Hernaniko Udalaren asmoa da Familia Gunea ikasturte berriarekin batera martxan jartzea.

Aste honetan abiatu dituzte etorkizuneko Familia Gunea prestatzeko lanak. Gartzia Goldaratzeko 7. zenbakian egongo da gunea, Ttarla dantza taldearena zen lokalean, eta zerbitzu ugari elkartuko ditu bertan. 

0-9 urte bitarteko haurrei eta euren familiei eskainitako espazioa izango da. Udaletik zehaztu dute gunearen helburua dela «haur eta familientzako espazio itxi bat eskaintzea, eguraldi txarra egiten duenean asialdiko denbora elkarrekin pasatzeko leku goxoa izateko». Hori ahalbidetzeko, zenbait eremutan banatuko dute lokala: espazio ireki haundi bat, biltegia, komuna eta edoskitze gela. 

Orain martxan jarri dituzten obrekin lokala txukundu eta prestatuko dute. 17.000 euro inguruko inbertsioa egingo dute kanpoko arotzeria aldatu, klimatizazio ekipoa instalatu, eta elektrizitate zein pintura lanak egiteko. 

Aurreikuspenen arabera, ikasturte berriarekin batera zabalduko ditu ateak Hernaniko Familia Guneak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!