Desfibriladore publikoak erabiltzeko formakuntza jaso dute 61 herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 21a, 00:00

Guztira 15 desfibriladore daude Hernaniko eraikin eta eremu publikoetan.

Herriko eremu eta eraikin publikoetan dauden 15 desfibriladoreak erabiltzeko formakuntza jaso dute 61 herritarrek. Horietako 48 Udal langileak dira, 8 CD Hernaniko kideak eta gainontzeko bostak Errugbi Elkarteko kideak.

Desfibriladoreek berekin dakarte jarraitu beharreko pausoen liburuxka, baina jende multzo haundiak sortzen diren eremuetan azkar ekiteko trebatu dira 61 herritarrak.

Desfibriladore gehienak eraikin publikoetan daude: Udaletxean, Biterin, Sandiusterrin, Kiroldegian, igerileku irekietan, Zerbitzu Publikoen eraikinean eta Udaltzaingoan. Beste hiru Hernaniko erdiguneko erabilera publikoko espazioetan daude;Goiz Eguzkin, Zubipen eta Landaren. Eta geratzen diren hirurak Ereñotzun, Ugaldetxon eta Epelen jarri dituzte.

Udaletik zehaztu dute desfibriladore hauek ez direla osasun erabilerakoak; hortaz, herritar guztiek erabili ditzakete larrialdi uneetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!