Mexikoko kantu ezagunenak abestu zituzten Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 21a, 00:00

Giro ederra sortu zen atzo arratsaldean Lizeaga auzoan, Mariachis Aguilas de Jalisco taldearekin.

Gibelalde Auzo Elkarteak antolatuta, Mexikoko doinu eta abesti ezagunekin gozatzeko aukera izan zuten atzo Lizeagako bizilagunek. Mariachis Aguilas de Jalisco taldearen kontzertua izan zen Urumea Ikastolako jolastokian, eta bizilagun ugari elkartu ziren bertan. Abesteaz gain, zintzurra freskatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Antolatzaileek jantzi mexikarrak eramateko proposamena egin zuten, eta asko bertaratu ziren pontxo eta guzti.

Erlazionatuak

Mariatxien emanaldia Lizeagan

Kronika - Erredakzioa uzt 21 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!