Gaur eta bihar jokatuko dituzte Papelera Zikuñaga Txapelketako ligaxkako azken partiduak, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 21a, 00:00

Sei bikoterekin osatu dute Papelera Zikuñaga Txapelketako nesken maila.

Gaurko eta biharko partiduekin amaituko da txapelketaren lehenengo fasea. Ondorengo egunetan, asteartean hasita, finalaurreko partiduak jokatuko dituzte Kiroldegiko frontoian. 

Papelera Zikuñaga Txapelketa une erabakigarrietara iristen ari da. Ligaxkako partiduak bukatzear daude dagoeneko, eta asteartean bertan hasiko dira finalaurreko partiduak. 

Gaur eta bihar jokatuko dituzte mutilen txapelketako ligaxkako azken partiduak. Gaurkoan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Nagusien Urrezko mailako partiduaz gozatzeko aukera izango da, tartean Xabier Salaberria aurrelari hernaniarra dela.

Bihar arratsaldean, berriz, lau partidu jokatuko dituzte, kadete eta jubenil mailakoak. Jaialdia arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta partiduen ordena ikusgai dago ondoko taulan. 

Ostiralean jokatu zituzten neskek ligaxkako partiduak

Jardunaldi ederra osatu zuten 16 urtez azpiko neskek ostiral arratsaldean. Egun bakarrean jokatu zituzten ligaxkako partidu guztiak, eta dagoeneko erabakita dago multzo bakoitzeko zein bi bikote sailkatu diren finalerdietara. 

Bailarako ordezkarien artean, Maialen Esnal hernaniarrak nagusitasunez lortu du sailkapena, Galardirekin batera ligaxkako bi partiduak irabazi baititu. B multzoan jokatu zuten Alize Sagardui goizuetarrak eta Araitz Legarreta aranoarrak, eta biek lortu dute aurrera egitea; Sagarduik ere bi partiduak irabazi zituen, Iparragirrerekin bikotea osatuta; eta Legarretak eta Crespok ez zuten hutsik egin azken partiduan.

 

PAPELERA ZIKUNAGA TXAPELKETA

GAUR - 18:30etan

NAGUSI URREA
X. Salaberria - I. Erle
A. Alberdi - I. Labaka

BIHAR - 16:30etan hasita

KADETE ZILARRA
E. Iradi - M. Alberdi
A. Makatzaga - U. Oiartzabal

JUBENIL URREA
X. Iturbe - M. Leonet
I. Sagastibeltza - A. Segurola

JUBENIL URREA
A. Eguzkitza - H. Castro
A. Olaizola - A. Lasa

KADETE ZILARRA
A. Aranburu - L. Zugasti
E. Onate - M. Albarez

NESKEN MAILAKO EMAITZAK

16 URTEZ AZPIKOAK

A MULTZOA

J. Zabala - N. Bertiz 14
M. Balerdi - J. Sotil 16

J. Zabala - N. Bertiz 14
M. Esnal - L. Galardi 16

M. Balerdi - J. Sotil 11
M. Esnal - L. Galardi 16

B MULTZOA

A. Sagardui - I. Iparragirre 16
A. Legarreta - M. Crespo 13

A. Sagardui - I. Iparragirre 16
I. Arruti - U. Gomez 9

A. Legarreta - M. Crespo 16
I. Arruti - U. Gomez 9

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!