Jose Luis Iraolak eta Uxue Zugastik jaso dituzte argazki lehiaketako sariak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 20a, 00:00

Kronikakideen saria, Iraolarentzat.

Kronikaren San Joanetako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak. Jose Luis Iraolak Malum Rex jatetxean otordua egiteko bonoa jaso zuen, eta Uxue Zugastik bailarako sagardo kaxa bat eraman zuen etxera. Horrez gain, saritutako argazkiarekin egindako Kronikaren azal bat jaso zuten biek. 

Herritarren saria jaso du Zugastik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!