2023ko irailaren 22an Aitor eta Galder gazteen espetxeratzeak salatzeko bi ekimen burutu genituen, Bilbon eta Gasteizen. Horietan, 133 kide identifikatu zituzten. Eta orain, zortzi hilabete geroago, identifikatutako kide guztiei isunak jarri dizkiete, mozal legea aplikaturik. Isun horiek 1.500 eta 2.500 eurokoak dira; guztira, 290.500 euroko zigorra.
Mozal legea indarrean jarri zen momentutik, hamaika dira euren jardun politikoa aurrera eramate hutsagatik eragile desberdinek jasotako isunak. Isun horiek guztiak herri mugimendua ekonomikoki itotzeko asmo argi batekin gauzatu dira eta gure kasuan, bide horretan beste urrats bat egin dute, 133 kideri isuna jarriz, eta isunen kostua handituz.
Hau ez da kasualitatea, militantzia independentista betidanik izan baita jazarria. Gure proiektua deserosoa zaielako, bestelako herri batekin amets egiten dugulako eta horren alde borroka egiteko herriz herri antolatzen jarraitzen dugulako Euskal Herri aske, sozialista eta feminista bat izan arte!
Horregatik baliatu dute mozal legea gure aurka, hori baita 2015 geroztik mugimendu sozialak itotzeko darabilten mekanismo errepresibo nagusia, errepresio ekonomikoak ez baitu hainbesteko larritasuna sortzen, ez da hain ikusgarria, eta auziak indibidualizatzen bait ditu. Ikusi izan dugu mugimendu feministaren aurka, lurraren defentsan ari direnen aurka, kolektibo arrazializatuen aurka eta beste hainbestetan.
Auzi honek, gure lanean berresteko baino ez digu balio. Halere, kolpe honek egoera larri batean kokatzen gaitu. Horregatik antolakundearen jarduna sostengatzeko kanpaina ekonomiko bat abiarazi dugu. Beraz, ezinbesteko dugu herritar ororen ekarpena, eta horregatik, bakoitzak ahal duen neurrian ekarpen ekonomikoa egin eta erasoari modu kolektiboan erantzutera deitzen dugu.
Lagundu eraso ekonomikoari aurre egiten, transferentzia “dohaintza” kontzeptuarekin.
ES14 3035 0108 01 1080050918
Bat eginez independentziara!
Amaiur Velez Niño eta Naia Barrenetxea Irastorza, ERNAIko kideak