Ia 82.000 euro bideratu ditu Hernaniko Udalak herriko 15 kultur elkartetara

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 20a, 00:00

Iazko deialdian baino elkarte bat gehiago sartu da aurtengo laguntzetan.

Udaletik nabarmendu dute herri bizitzarako «ezinbestekoak» direla laguntza jaso duten elkarteak.

Hernaniko Udalak 81.993,62 euro bideratu ditu herriko 15 kultur eragile laguntzera. Iazko deialdian baino elkarte bat gehiago sartu da aurtengo laguntzetan, eta Udaletik nabarmendu dute guztiak «ezinbestekoak» direla herri bizitzarako: «Hori dela eta, Hernaniko Udalak haien jarduna ahalbidetzeko dirulaguntzak ematen ditu».

Ondorengo elkarteek jaso dute laguntza: Burrunba, Centro Extremeño, C. Sociocultural de la mujer, Dobera, Euskal Pirinioak, Felix Ugarte, Goraki Ozenki abesbatza, Hernani Errotzen, Ohitura Zaharrak, Kantuz, Mendiriz Mendi, San Joan Konpartsa, Santa Barbara elkartea, The Nord Tech eta Ttarla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!