Kaxko Elkartearen esker ona, herritarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 20a, 00:00

Kaxko Elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete Karmen Jaietan modu batera edo bestera parte hartu zuten herritar guztiei.

Pasa den asteartean ospatu zituzten Karmen Jaiak Hernaniko Kaxkoan. Giro ederrean igaro zuten eguna, eta herritar ugarik egin zuten bat antolatutako festarekin.

Kaxko Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete modu batera edo bestera lagundu eta parte hartu zuten guztiei.

Otorduetan eta jardueretan bolondres modura lanean aritu zirenei egindako lan onagatik, Txantxangorri elkarteari beharrezko materiala uzteagatik, eta herriko jendeari jardueretan parte hartzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!