'Kaixo!'-ren 66. alea argitaratu du Amherrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 19a, 00:00

Udaberriko jardueren berri eman dute aldizkarian.

Aldizkariaren ale berria argitaratu berri du Amherrek, eta irakurketaz gozatzera gonbidatu ditu herritar guztiak.

 

Udaberrian zehar egin dituzten jardueren berri eman dute Amherreko kideek 'Kaixo!' aldizkariaren 66. zenbakian. Horrez gain, datozen hilabeteetan egingo dituzten jarduerak ere aipatu dituzte.

EDUKIETAKO BATZUK...

Jaialdi Gastronomikoa egin eta gutxira amaitu ziren Amherren ikastaroak. Emakumeentzako Jabetze Eskolakoek ere jarduera eta dantzarekin amaitu zuten.

Etxeko Langileentzako Jabetze Eskolak eta iritsi berriei zein premiazko kasuei arreta emateko zerbitzuak udan jarraipena izango dute.

Hariak prestatzen jarraitzen dugu, erresistentziako istorioen zinemaldia. Azaroan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!