Astelehenera arte eman daiteke izena Mendiriz Mendiko irteera luzean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 19a, 00:00

Pineta bailaran igaroko dituzte lau egunak.

Uztailaren 25etik 28ra egingo dute irteera luzea, Pirinioetan barrena lau ibilaldi osatzeko.

 

Santiotako asteburu luzea aprobetxatuta, Pirinioetan lau etapa egingo dituzte Mendiriz Mendiko kideek. Pineta bailararen inguruetan ibiltzea da proposamena, bertako aterpea aprobetxatu eta ingurua ezagutzeko.

25ean goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik, eta bertara iristean 3 kilometroko ibilaldi txiki bat egingo dute. Etapa gogorrena bigarren egunekoa izango da. 24 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 1.200 metroko desnibel positiboarekin. 7-8 orduko bidea Barrosako haranetik barrena egingo dute, Barrosako zirkua barrutik ezagutzeko.

Mendiriz Menditik nabarmendu dute zailtasun berezirik gabeko esperientzia izango dela, nahiz eta bertigo haundia dutenentzat ez den gomendagarriena.

Astelehenera arte eman daiteke izena, elkartearen lokalean (Iturregi plaza), gaur eta astelehenean bertan 20:00etatik 21:00etara: elkarteko bazkideek 175 euro, eta bazkide ez direnek 200 euro. Izena emateko ezinbestekoa da federatuta egotea Pirinioetako aseguruarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!