Telefono mugikorra erabiltzen ikasteko, 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerra prestatu du Hernaniko Udalak. Etxeberrin eta Zikuñagan izango dira saioak, uztailaren 22an, 24an eta 26an. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea 943 57 53 31 telefonora deituta edo Biteri Kultur Etxera joanda. Izena emateko epea gaur amaituko da.