Kantu eta bertso ibilbidea egingo dute KPFn

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 18a, 00:00

Maialen Lujanbio eta Eli Pagola arituko dira bertsotan.

Astelehen arratsaldean izango da jarduera berezia, ikusgai dagoen Bollologia erakusketaren harira.

 

'Kantu eta bertso ibilbide bat bollologiaren kartelgintzan barna'. Horrela izendatu dute Kulturarteko Plaza Feministako kideek astelehen arratsaldean (19:00) egingo duten jarduera berezia.

Bollologia erakusketaren harira, bertan ikusgai dauden kartelen artean bertsotan arituko dira Eli Pagola eta Maialen Lujanbio, eta ondoren bizpahiru abesti joko ditu Anari Alberdi abeslariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!