Irribarretsu egin zioten aurre beroari Hernaniko Udalekuetako haurrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 18a, 00:00

Ederki pasa zuten haurrek eta begiraleek.

'Bota ura, bota ura, e, e!' oihuka ibili ziren gaztetxoak Kaxkoan barrena, eta ondo bustita bukatu zuten ibilbidea. 

Egun eguzkitsua eta beroa izan zen atzokoa, baina Kaxkoko kaleetan zaparrada galanta bota zuen eguerdian. Udaleku irekietako haurrek eragin zuten hori, ur baldekadak 'Bota ura, bota ura, e, e!' oihu klasikoarekin inbokatuta.

Beroari aurre egiteko modu paregabea izan zen haurrentzat, eta irribarretsu bezain bustita amaitu zuten eguna.

Erlazionatuak

Bota ura, bota ura, e, (o)e!

Kronika - Erredakzioa uzt 17 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!