Portuko Auzo Elkarteak antolatuta, magia saioa eskaini zuen aurreko astean Magic Angelok. Oso saio berezia izan zen Portukoa, eta magoak beste behin nabarmendu zuen ikusmen urritasunarekin ere magia egiteko aukera dagoela.
Auzoko gaztetxoak liluratuta geratu ziren ikuskizunarekin, eta truko batzuk ikasteko aukera izan zuten ondoren, Angeloren tailerrean.