Igandean ETE Ligako erlojupeko estropadan aritu zen Hernaniko 'Maialen' trainerua. Sestaoko Udalaren V. bandera zegoen jokoan, eta hernaniarrak zazpigarren postuan amaitu zuten proba, 11 minutu eta 15 segunduan bukatuta.
Asier Ocon entrenatzaileak positiboki baloratu du Sestaon egindako lana: «Maila txukuna erakusteaz gain, neskak gustura amaitu zuten egindako lanarekin. Poliki-poliki, estropadetan eman nahi dugun mailara hurbiltzen ari gara. Orain arte entrenamendu onak egin ditugu, baina kostatzen ari zitzaigun lan hori guztia estropadetan islatzea».
Larunbat honetan beste erronka bat izango dute Hernaniko arraunlariek; Pedreñan (Kantabria) arituko dira oraingoan, arratsaldeko 15:30etatik aurrera.