Giro ezinhobean ospatu zuten atzo Kaxkoko bizilagunek Karmen eguna. Ekitaldi ugari egin zituzten egunean zehar, baina guztietan hunkigarriena eguerdiko omenaldia izan zen. Herritar asko elkartu ziren Kale Nagusiko 41. atarian, Nekane Azkue Orayen Kaxkoko alkate berriaren izendapena ikusteko.
Maitere Goñi Alzagariren eskutik jaso zituen aldaba eta aginte makila, eta orain arteko alkateak mezu lasaigarri bat eman zion alkate berriari: «Bizilagunak ondo portatu dira, ez didate aparteko lanik eman!». Nekane Azkue Orayen oso eskertuta agertu zen herritarren aurrean, eta pozarren ekin dio 'legealdiari'.
Izendapenaz gain, aurtengo omenduek ere izan zuten euren tartea. Eli Pagolak egindako bertso bat jaso zuen establezimendu bakoitzak (beheko taulan irakurgai), eta agurra ere dantzatu zieten.
Bazkari herrikoietik sardin jatera, etenik gabe
Goizeko giro onak jarraipen luzea izan zuen arratsaldean. Omenaldiaren ondoren bazkari herrikoia egin zuten Plaza Berrin, eta ordutik aurrera hura izan zen festaren erdigunea.
Toka, igela eta botera jokatzeko aukera izan zuten helduek, eta puzgarrietan nekatu ondoren txokolatadarekin indarberritu ziren gaztetxoak. Urteroko legez, sardin jatearekin borobildu zuten eguna.
NEKANE AZKUE ORAYEN DOINUA: Habanera
ERRIOGUARDA DOINUA: Antton eta Maria Omenduak: Juan Mari Izagirre Balerdi, Elena Izagirre Balerdi eta Antton Elorza Puyadena (Errioguarda jatetxea).
OINDI DOINUA: Itsasoari begira Omenduak: Joaki Lujanbio Olano, Joxe Amondarain Huegun eta Pili Lujanbio Olano (Oindi taberna).
UKERDI DOINUA: Ari naizela, ari naizela Omenduak: Mª Ángeles Marzal Cebollino eta Antonio Recio Gil (Mercería Ukerdi) |