Eguerdian izendatuko dute Kaxkoko alkate Nekane Azkue Orayen

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 16a, 00:00

Egun berezia izango da gaurkoa alkate berriarentzat eta omenduentzat.

Karmen eguna gogotik ospatuko dute Kaxkoko bizilagunek, egun osoko egitarauarekin. 

Egun berezia izango da gaurkoa Hernaniko Kaxkoko bizilagunentzat. Urteroko legez, egun osoko egitaraua prestatu dute Karmen Eguna ospatzeko, eta jarduera berezi ugarirekin gozatzeko aukera izango da.

Guztietan bereziena, ohiko modura, eguerdiko 12:00etan egingo den alkate izendapena eta omenaldia izango da. Kale Nagusiko 41 atarian izendatuko dute alkate Nekane Azkue Orayen, eta berekin batera zortzi herritar omenduko dituzte: Juan Mari Izagirre Balerdi (Errioguarda jatetxea), Elena Izagirre Balerdi (Errioguarda jatetxea), Antton Elorza Puyadena (Errioguarda jatetxea), Mª Ángeles Marzal Cebollino (Mercería Ukerdi), Antonio Recio Gil (Mercería Ukerdi), Joaki Lujanbio Olano (Oindi taberna), Joxe Amondarain Huegun (Oindi taberna) eta Pili Lujanbio Olano (Oindi taberna).

Ondoren, bazkari baten bueltan elkartuko dira, eta festa giroan borobilduko dute eguna.

 

KARMEN JAIAK

UZTAILAK 16, KAXKOAN

09:00, Kaxkoko hildakoen omenezko meza, San Joan Bataiatzailea parroki elizan.

10:00, Trikitixa Kaxkoan zehar.

11:00, Pelota partiduak, Tilosetako frontoian: eskuz, Xuhar Hernandez-Hegoi Zabala/Unax Mendiabe-Aieko Azpeitia; palaz bost t'erdian, Enara Macicior/Joana Tolaretxipi.

12:00, Alkate izendapena eta omenaldia Kale Nagusiko 41ean.

14:00, Bazkari herrikoia Plaza Berrin, eta balkoi apaintze lehiaketa.

16:30, Karta jokoak, Plaza Berrin. Bikoteak, bi emakumek osatutakoak edo mixtoak.

16:30, Toka, igela eta botea, Plaza Berrin.

17:00, Txokolatada.

17:00-19:00, Puzgarriak, Plaza Berrin.

20:00, Sari banaketa: karta jokoak, kaleko jolasak eta balkoi ederrena.

20:00-22:00, Sardin jatea, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!