Hernanira iritsiko da bihar Ttakunbira

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 15a, 00:00

Hernaniko txalapartari familiak omenduko ditu Ttakunbirak aurten.

Herrian bukatuko da 10garren edizioa, eta bertako txalapartari familiak omenduko dituzte arratsaldean.

10garren edizioa du aurtengoa Ttakunbirak, Hutsun Txalaparta taldeko Anai Gambrak eta Mikel Urrutiak antolatzen duten bizikleta martxak, bidean joaldiak eginez. Helburua da txalaparta Euskal Herriko herri eta txoko ezberdinetara eramatea. Joan den ostiralean abiatu ziren Elizondotik, eta Hernanin bukatuko dute ibilbidea bihar, txalaparta jotzeko taulak bizikleta gainean daramazkitela.

Ordutegi zehatzik ez badute ere, arratsalde partean iritsiko dira Hernanira, eta herriko txalapartari familiak omenduko dituzte, joaldi berezien bitartez. Hori horrela, geldialdiak eta joaldiak egingo dituzte Zuaznabar, Zabalegi eta Goikoetxea txalapartarien baserrietan, edo beraiek bizi izan ziren tokietan, omenaldi modura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!