San Inazio egunerako bazkari txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 15a, 00:00

San Inazio egunez, festa izango da uztailaren 31n, Santa Barbaran, Morkaiko taldeak eta Hernaniko Udalak antolatuta. Horren baitan, herri bazkaria egingo dute Elutxeta sagardotegian, 14:30etan hasita: fritoak, bakailu tortilla, entsalada, kostilla, gazta, intxaurrak eta kafea. 30 euro dira, eta aldez aurretik hartu behar da tokia, 676 558 696 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!