Izena emateko epea zabalik, lau eguneko irteeran

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 15a, 00:00

Ordesako Parke Naturaleko Pineta bailara abiapuntu hartuta, lau eguneko irteera egingo du Mendiriz Mendik, uztailaren 25etik 28ra. Atsegindegitik aterako dira ostegunean, 08:00etan. Hilaren 22ra arte eman daiteke izena, elkartearen lokalean (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara: elkarteko bazkideek 175 euro, eta bazkide ez direnek 200 euro. Prezioan sartuta daude bidaia eta aterpeetan hiru gau, pentsio erdian. 25 lagunentzako dago tokia, eta ezinbestekoa da federatuta egotea, Pirinioetako aseguruarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!