2011ko uztailaren 3ko goizaldean erail zuten Txaro Roman de la Fuente hernaniarra, Urbieta kalean, Urrats oinetako dendaren eta Txantxangorri elkartearen parean. Haren omenez eta gertatutakoa gogoratzeko, lore sorta jarri ohi du Txaro Romanen familiak bertan, farola bati lotuta; eta salaketa egin nahi izan du oraingoan, Kronikaren bitartez: «ostirala eta larunbata bitartean, lapurtu egin dute lore sorta berria, lehendik zegoena bakarrik utzita».
Horregatik, gogorarazi nahi izan dute esanahi indartsua dutela lore horiek, eta erailketa gogoratzeko daudela bertan. Eskatu dute, ez ditzatela kendu edo lapurtu, Txaro Romanen omenez jarritako lore sortak.
Indarkeria matxistaren biktima izan zen Txaro Roman. Bera erail zuten tokia, 'Azaroak 25 plaza' izendatu zuten 2021ean. Plaka bat ere jarri zuten plazaren izenaren ondoan, indarkeria matxistari aurre egin dioten emakume guztiei eskainia.