Sestaon ariko da Maialen trainerua gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 14a, 00:00

Maialen trainerua Zumaian, entrenatzaileen lantxa ondoan duela. Argazkia: Iñaki Suarez

Erlojupeko proba izango da ETE Ligako zazpigarren estropada, eta 17:00etan abiatuko dira hernaniarrak.

Gaur arratsaldean jokatuko du ETE Ligako zazpigarren estropada, Hernaniko Maialen traineruak. Bizkaian ariko da, 17:00etan hasita Sestaon, Ibaizabal ibaian.

Erlojupeko proba izango da gaurkoa, eta beraz, banaka abiatuko dira traineruak, joan-etorriko lana osatzeko: 2,78 kilometroko bi luze, ziaboga batekin.

Ligako sailkapeneko ordene­an hasiko dute estropada, atzekoz aurrera. Hori horrela, azkeneko sailkatua izanik, abiatzen aurrenekoa izango da Maialen, erreferentziarik gabe. Denboraldi hasiera zaila izan ondoren, bere mailan koxka bat gora egin nahi dute hernaniarrek. Zenbait estropadatan, bigarren luzean aritu dira bikain, bereziki aurreko larunbatean, Camargon seigarren sailkatu zirenean. Estropada hasieratik maila horretan aritzea izango du erronka, Hernaniko talde gazteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!