Udaleku Ibiltariak, azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 13a, 00:00

Udaleku Ibiltarietako gaztetxoak eta begiraleak, abiatu aurretik.

Azpeitian dira Udaleku Ibiltarietako gaztetxoak, astebeteko abenturaren azkeneko orduez go­zatzen. Zarautzen hasi, eta Getarian, Aizarnazabalen eta Zestoan barrena iritsi ziren atzo arratsaldean Azpeitiara. Bertan egingo dituzte azkeneko bi egunak, igerilekuan eta jolas artean, besteak beste. Bost egun intentso bizitu dituzte orain arte, eguneroko ibilbidea ez ezik, beste hainbat jarduera ere izan baitituzte: piraguan ibili ziren Getarian, Ekainberriko kobazuloak bisitatu zituzten Zestoan, bertso saioaz gozatu zuten Aizarnazabalen...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!