Bihar arte aukera, Nagore Legarretaren 'Suzko irudiak' eskuratu eta babesteko

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 12a, 00:00

'Suzko irudiak' liburu-proiektua sortu du Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak, eta kanpaina jarri du martxan interneten, liburua eskuratzeko eta proiektua babesteko. Bihar arte dago horretarako aukera, helbide honetan: labur.eus/K8t52. Legarretak aditzera eman duenez, dagoeneko 100 ale baino gehiago erreserbatu dituzte herritarrek, eta 150-200 ale ingurukoa izango da tirada. Argazkilariak azaldu du, «argitaratu gabeko irudi biziez gain, diseinu ederra eta soinu banda ere» izango dituela argitalpenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!