Bigarren Eskuko Azoka bihar, Urbieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 12a, 00:00

Hainbat herritar, Bigarren Eskuko Azokaren postu batean.

Goizeko 10:00etatik 13:30etara izango da, eta mota guztietako produktuak jarriko dituzte aukeran.

Hileroko hitzorduari eutsiz, gaur egingo dute Bigarren Eskuko Azoka Hernanin, hileko biga­rren larunbata izanik. Printzipioz, Urbieta kalean jarriko dituzte postuak, goize­ko 10:00etan hasi eta eguerdi­ko  13:30ak arte, eguraldia lagun izatea espero delako. Euria egingo balu, Atsegindegira mugituko lukete, ohi bezala.

Postu ugari izango dira azokan, eta mota guztietako bigarren eskuko produktuak eskuratzeko aukera izango dute herritarrek: arropa, pitxiak, poltsak, liburuak, etxetresnak, apaingarriak, jostailuak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!