Beste urte batez, hainbat sari zozketatu dituzte Buruntzaldeko udalek, Gidabaimenak Euskaraz egitasmoaren baitan, gidabaimenaren atal teoriko euskeraz prestatu eta gainditu dutenen artean. Zehazki, 400 euroko saria jasoko dute zozketaren irabazleek.
Eta Hernaniko kasuan, hiru izan dira diru sari hori eskuratu dutenak: Eider Garro, Asier Altuna eta Iker Berazierto. Aste honetan bertan elkartu dira Hernaniko udaletxean, eta Axier Mingo euskera zinegotziaren eskutik jaso dute saria.
Badira 15 urte egitasmoa martxan jarri zutela Buruntzaldeko udalek, gidabaimena lortzeko prozesua euskeraz egitea sustatzeko. Aurten, gainera, berritu egin dute euskerazko materiala, eta nabarmendu dute gaztelaniazkoa baino osatuagoa dela. Hori horrela, material berria aprobetxatu eta euskerazkoaren alde apustua egiteko deia luzatu diete herritarrei.