Beherapen Azoka egingo dute gaur Hernanin, produktuak kalera aterata

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 00:00

Bi herritar postu bateko arropa begiratzen, aurreko Beherapen Azoka batean.

Herriko 15 saltokik hartuko dute parte, eta denden atarietan jarriko dituzte produktuak.

Produktuak denden atarietan topatuko dituzte hernaniarrek, gaurko egunez; prezio merkeagoan, gainera. Izan ere, beste urte batez, Beherapen Azoka egingo dute Hernanin, Berriak Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak antolatuta; eta herriko 15 establezimenduk hartuko dute parte.

Goizez eta arratsaldez izango da azoka, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30etara. Eta ordutegi horretan, Kaxkoko trafikoa etengo dute, Plaza Berritik Gudarien Plazara bitartean, bai Andre Kalean eta bai Kale Nagusian. Horrela, atarietan jarritako produktuak lasai begiratzeko aukera izango dute herritarrek, udako 'txolloen' bila.

Bakailu Astea antolatzeko bilera, bihar goizean Biterin

Bihar goizean egingo dute Biterin, 10:30etan, Bakailu Astearen 12garren edizioa antolatzeko bilera. Interesa duten ostalari guztiei luzatu bertaratzeko diete deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!