Lau egunetan 19 partidu, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 9a, 00:00

Julen Deskarga hernaniarrak gaur jokatuko du, Aranburu oriotarrarekin batera.

Gaurtik ostiralera, jaialdi bana jokatuko dute Hernaniko kiroldegiko frontoian, 16:30etan hasita.

 

Martxan da Zikuñaga Papelera Txapelketaren bigarren astea, eta segida emango dio torneoak aurrenekoan hartutako martxa biziari. Atzo hiru partidu jokatu ondoren, jaialdi bana izango da gaurtik ostiralera ere, arratsaldeko 16:30etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Guztira, 19 partidu jokatuko dituzte lau eguneko epean. 

Adin guztietako esku pelotariak ariko dira bertan, eta puntako partiduak izango dira ikusgai. Gaurkoan, zortzi bikote ariko dira lehian, honako ordenean: E.Bidezabal-O.Arsuaga eta U.Cuesta-A.Huarte, zilarrezko ka­deteetan; J.Bidezabal-M.Alber­di eta A.Zabala-B.Salbador zilarrezko jubeniletan; M.Salaberria-J.Salaberria eta A.Etxabe-A.Beroz, urrezko kadeteetan; eta J.Deskarga-J.Aranburu eta E.Gorostidi- A.Aranburu, zilarrezko nagusien kategorian.

Kategoriari erreparatuta, be­­reziki nabarmena izango da bi­harko jaialdia, nagusien urrezko mailako bi partidu izango baitira jokoan. 16:30etan hasiko den jaialdiko hirugarren partiduan, X.Salaberria-I.Erle eta A.Altuna- I.Aranalde bikoteak ariko di­ra au­rrez aurre; eta segidan, elkarren kontra jokatuko dute E.Lizeaga-J.Altuna eta A.Etxezarreta-J.Peñalber bikoteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!