Beste urte batez, Beherapen Azoka antolatu du Berriak Elkarteak, uztailerako. Etzi egingo dute, ostegunez, eta Kaxkoa hartuko du azokak. Izan ere, bertako trafikoa moztuta, produktuak denden atarietara aterako dituzte, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Oraingoz 15 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin, eta Kaxkoan ez ezik, beste gune komertzialetan ere aterako dituzte produktuak kalera. Gainera, azoka girotzeko, txaranga bat ere ibiliko da arratsaldean, Kaxkoan barrena.
Esan bezala, trafikoan aldaketak eragingo ditu azokak. Plaza Berritik Gudarien Plazarainoko tartea egongo da itxita, bai Kale Nagusian eta bai Andre Kalean; eta Plaza Berritik Zinkoeneara bitartekoa zabalik.