Elizondon hasi eta Hernanin amaituko du ibilbidea Ttakunbirak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 8a, 00:00

Hutsun talde nafarra txalaparta jotzen. Argazkia: Ttakunbira.

Hilaren 16an izango da hori, eta herriko zenbait baserrietan geldialdiak egingo dituzte omenaldi moduan. 

Uztailaren 12tik 16ra bitartean, Ttakunbiraren 10. edizioa burutuko du Hutsun txalaparta talde nafarrak. Elizondon hasiko dira, eta Hernanin bukatuko dute ibilaldia, hilaren 16an. Helburua da txalaparta Euskal Herriko txoko eta herrietara eramatea eta, txirrindularitza zaletuak direnez, ibilaldia bizikleta gainean egiten dute, txalaparta  gainean eramaten dutelarik. 

Uztailaren 16an Hernanin amaituko dute Ttakunbira, ekitaldi berezi batekin: Zuaznabar, Zabalegi eta Goikoetxea txalapartarien baserrietan, edo hauek egon ziren lekuetan, geldialdiak egingo dituzte eta joaldiak eskainiko dituzte, omenaldi modura. Ttakunbirakoek oraindik ez dakite zehazki zein ordutan helduko diren Hernanira, baina aurreratu dute, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean izango direla geldialdiak. 

 

60 bat kilometro egunero

Egunero, 50 edo 60 kilometro inguru egingo dituzte. Beraz, guztira, 250 edo 300 kilometroko martxa osatuko dute aurtengo edizioan. Aurtengo zirkuitua batez ere Lapurdin barrena egingo dute eta handik jaistean Hernanin amaituko dute egitasmoa. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!