Udan euskerazko aisialdiaz gozatzeko eta erabilera indartzeko asmotan, gaur emango zaie hasiera Dobera Euskara Elkarteak antolatzen dituen udaleku ibiltariei. Aurtengoa 12garren edizioa da eta txikiek emango diote hasiera abenturari: 12 eta 15 urte bitarteko 35 gaztek osatuko dute taldea, 6 hezitzailerekin batera. Uztailaren 14ra bitartean, Urola kostako bailara ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek. Gaur goizeko 10:00etan elkartuko dira denak Biterin, abenturari hasiera emateko.