San Joan jaien balorazioa, Udalak eta Jai Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 7a, 00:00

Euria egin bazuen ere, herritarrak ez ziren etxean gelditu.

Aurtnego jaietan «giro oso ona» izan dela ondorioztatu dute, festen balorazioan.

San Joanak amaituta, Udalak eta Jai Batzordeak jaiei buruzko balorazioa egin dute, eta ondorengoa ondorioztatu dute: «nahiz eta eguraldiak ez duen gehiegi, ez festen hasierako txupinazoan, ezta bukaerako bandera jaitsieran ere,  giro oso ona izan da». 

Aurtengo urterako antolatutako kontzertuei dagokionez, bi goraipatu dituzte Udalak eta Jai batzordeak: Puro relajo eta Zetak. Izan ere «jendetsuenak izan dira, bietan plaza beteta eta jendea oso gustura ibili zen».

Ekimen berriak ere azpimarratu dituzte, tartean, Herburu buruhaundi eta erraldoien konpartsak kale buelta eman ondoren, udaletxera sartzeko Segi bihar dantzan kantua: «bi aste aski izan dira herritarrek kanta ezagutzeko. Jendeak kantuan lagunduta sartu ziren udaletxera aldiro buruhaundi eta erraldoiak».

Horrez gain, Txirri elkarteak antolatutako pilota partida profesionala ere goraipatu dute Udak eta Jai Batzordeak: «arrakasta izugarria izan baitzuen», argudiatuz. Sarrerak jaien aurretik bukatu ziren eta elkarteak hurrengo urteetan ere partiduak antolatzen jarraitzeko borondatea erakutsi duela diote. 

Amaitzeko, Jai Batzordeko eta Udaleko ordezkariek ekintzen eta antolakuntzaren inguruko hausnarketak eta proposamen gehiago ere egin dituztela aitortu dute: «hernaniar guztiek gozatzeko moduko festak egiten jarraitzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!