Lauri Matiasen argazki artxiboa jaso du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 6a, 00:00

Lauri Matias, 2022ko San Joanetan.

Hernanin 2003tik 2024 urtera arte jasotako 25.000 argazki jaso dira udal artxiboan.

Laureano Matias Rodriguez argazkilariaren argazki artxiboa eskuratu du Udalak, Artxiborako. Guztira 25.000 irudi dira eta herriko ondarea aberastuko dute Hernaniri buruzko argazki horiek.

Laureano Matiasek 2004 eta 2023 urteen artean ateratako argazkiak dira Udalaren esku geratu direnak. Ekitaldi instituzionalak, kirol eta kultur jarduerak, festak... «Hernaniko azken 20 urteetako kronika grafikoa da, nolabait», azaldu du Txuso Gomez Hernaniko Udaleko artxibozainak.

Argazki artxibo hori udalaren argazki fondoa aberasteko erabiliko da. Argazkiak sailkatu, deskribatu eta artxibatu ondoren, Hernaniko Udalak berak erabiltzeaz gain, herritarren eskura ere jartzea da asmoa, pixkanaka Udalaren Ondarearen webgunera igota (ondarea.hernani.eus/argazkiak). Besteak beste, Hernani 2023-2024 urtekariko azaleko argazkia Laureano Matias Rodriguezen argazki artxibotik ateratakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!