Zuzenbideko ikasleentzat

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 5a, 00:00

Kontua da Hernaniko zenbait pertsonak hor segitzen dugula Iruña-Veleiako arazoa argitu nahian. Ahalegin horretan topo egin ohi dugu, behin baino gehiagotan, agiri juridikoekin. Horien artean aipagarriena, sententzia. Luzea izateaz gain(255 orri) badira hainbat esaera eta termino juridiko ezezagunak (guretzat): principio acusatorio, no entra en la sentencia, eta beste. Horregatik, eskertuko genuke zuzenbideko ikasle baten laguntza, ziur gaudelako horrelako kontzeptuak ikasita izango dituztela bere ikasketetan. Guk borondatez dihardugu, eta ez dugu diru sarrerarik. Ezin beraz eskaini ez daukagunik. Baina, iruditzen zaigu ikasle horrentzat esperientzia polita izan litekeela gai honetan aritzea, hain gai sonatua izaki, eta agian baliagarria izan daitekeela norberaren ikasketa eta curriculumarentzat.

 

Beñi Agirre Oiartzabal

Jexux Eizagirre Portillo

Tomas Elortza Ugarte

Joxan Rodriguez Ormaetxea

Josu Zubillaga Auza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!