Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa Absolutua eta Juniorra jokatu dira asteburu honetan, Tolosako Usabal igerilekuan. Bertan izango dira bailarako hainbat igerilari. Horien artean azpimarratzekoa da Enaitz Goñiren partaidetza, estilo libreko 400 eta 1.500 metroko probetan. Faboritoa da urrezko domina irabazteko, batean zein bestean. Hernani Kirol Elkarteko Miren Uxue Garmendia, Andutz Zabala eta Santiago Pérez ere partehartzaileen artean izango dira.
Enaitz Goñi Espainiako Txapelketan parte hartu berritan arituko da bertan. Mallorcan gauzak ez ziren atera berak nahi bezala, nahiz eta estilo libreko 200 metroko proban bere markarik onena lortu.
Iker Irazu, Castellonen, Espainiako Masters Txapelketan
Atzotik igandera arte, Castellonen jokatuko da Igeriketako Espainiako Masters Txapelketa, eta bertan, Iker Irazu igerilari hernaniarrak parte hartuko du Hernaniko taldearekin. 50 eta 200 metrotan arituko da, bular estiloan.