Camargon eta Portugaleten hobera egin nahi du Maialenek

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 5a, 00:00

Maialen traineruak goranzko bidea hasi nahi du.

ETE Ligako bosgarren jardunaldia bihar 16:00etan hasiko da, eta etzi 11:00etan seigarrena.

Hernaniko Maialen traineruak ez du nahi bezala hasi denboraldia. Lau estropada jokatu dira ETE Ligan, eta lauetan azkeneko postuan amaitu dute arraunlari hernaniarrek. Talde gaztea da eta eskarmentu falta horrek eragina izan du, batez ere itsas zabaleko estropadetan. Hala ere, denboraldia luzea da eta hobetzeko marjina ere haundia da.

Gainera, datozen bi estropadak ibaian edo ur-baretan izango dira, eta hori aurrerapauosa emateko baliatu dezakete. Bihar, 16:00etan, Camargoko hirugarren Bandera izango da jokoan. Maialenek ez zuen urruti izan Ondarruko trainerua azkeneneko estropadan, eta lehendabiziko helburua traineru bizkaitarra gainditzea izan daiteke. 

Etzi, Portugaleteko ikurriña jokatuko da. Nerbioiko itsasadarreko estropada 11:00etan hasiko da. Korrontea izango da protagonista estropada honetan. 

Lau kaletan, bi luzera izango dira bi estropadak. Beraz, traineruak parean izango dituzte. Orain arte jokatutako lau estropadak Zumaiako traineruak irabazi ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!