Eider, Lierni eta Elaia kantuan, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 4a, 00:00

Ezkerretik hasita, Elaia, Lierni eta Eider musikari hernaniarrak.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da Burrunbak antolatutako emanaldia. Sarrera doakoa da.

Udari hasiera emateko asmoz, Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale taldeak kontzertu ederra antolatu du gaurko. Eiderrek, Liernik eta Elaiak eskainiko dute emanaldia arratsaldeko 19:30etan, Goiz Eguzkin. Sarrera doakoa da eta Burrunbak herritarrei bertaratzeko deia luzatu die: «Etorri eta goza dezagun euskerazko musikaz».

Udari hasiera emango dion ekintza izango da gaurkoa, eta irailaren 6rako beste musika emanaldi batekin dabiltza buru-belarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!