Adineko pertsonentzako giltza zerbitzua jarri du martxan Udalak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 4a, 00:00

Erabiltzaileak etxeko giltzen kopia utzi beharko du adinekoen saileko bulegoan.

Zerbitzuaren helburua da larrialdi egoeretan etxebizitzara sarbidea erraztea.

Giltza gordetzeko zerbitzua jarri du martxan Hernaniko Udalak, adineko pertsonentzat. Zerbitzu honekin arrisku egoerak sortzen direnean larrialdi zerbitzuak etxebizitzatara sartzea erraztu nahi du Udalak; «eta horretarako, Udaltzaingoaren zaintzapean egongo dira». 

Zerbitzu hau 75 urtetik gorako pertsonei, bakarrik bizi direnei edo denbora batez bakarrik geratuko direnei zuzenduta egongo da, 24 orduz egongo da martxan, 365 egunetan.

Zerbitzuak erabili hala izateko, erabiltzaileak etxeko giltzen kopia utzi beharko du Udaleko Adinekoen saileko bulegoan (Biterin, goizeko 08:00etatik 14:00etara).

Giltzak zenbaki kode batez identifikatuko dira eta Udaltzaingoak gordeko dituela
azaldu du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!