Bizikleten mantenu eta konponketa tailerra, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 00:00

Goizeko 10:30etan hasiko da tailerra, gaztelaniaz eskainiko dute eta doakoa izan arren, aldez aurretik izena eman behar da.

Hernaniko Udalak ekainean martxan jarritako Autokoponketa Tailerrak bigarren tailerra antolatu du larunbaterako. Oraingo honetan gainera, Zikuñagako Ama zikloturista taldearekin elkarlanean eskainiko da bizikleten konponketa eta mantenimendu tailerra. 

Goizeko 10:30etatik 12:00etara bitartean izango da tailerra, dohainik. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko konpondu@hernani.eus helbidera idatzita, edota 688 675 964 telefonora deituta. Autokonponketa tailerrean (Oleta kalea, 25) bertan izango da ikastaroa, eta antolatzaileek azaldu dute gaztelaniaz eskainiko dela. Amaitzeko, jakinarazi dute, ez dela norberaren bizikleta eraman behar tailerrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!