Zugasti eta Iraola izan dira Kronikako argazki lehiaketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 00:00

Uxue Zugastik irabazi du herritarren saria (ezkerreko argazkia). Jose Luis Iraolak Kronikakideen saria (eskubiko argazkia).

Uxue Zugastik herritarren saria lortu du, eta Jose Luis Iraolak, berriz, Kronikakideen saria.

Aurtengo San Joan jaietan ere, argazki ikusgarriak ateratzeko aukera eman dute herriko festek, eta aurten ere, Kronikak argazki lehiaketa antolatu du, hamabosgarrenez. Atzo amaitu zen lehiaketa eta sekulako parte hartzea izan dute herritarrek, bai parte hartzeko, eta baita bozkatzeko ere! Beraz, eskerrik asko! 

Bi ataletan banatutako lehiaketa izan da; lehenengoa Kronikakide diren lehiakideen artean emango da; eta kasu honetan, Jose Luis Iraola izan da garailea. Eta beraz, ondorengo saria eramango du etxera: Petritegiko Malum Rex gunean otordu bat bi pertsonentzat. Bigarrena berriz, herritarrek hautatu dute irabazlea: Uxue Zugasti, bigarrenarekiko 15 botoko aldearekin gailendu da. Kasu honetan, bailarako sagardotegietako sagardo kaxa bat eta urtebeteko Kronikakide harpidetza jasoko ditu. Herritarren sarian, guztira 392 herritarrek eman dute botoa, beraz, parte hartzea ikusgarria izan da!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!