Unax Uralde bosgarren, Oriorekin Sevillan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 08:43

Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan parte hartu du, jubeniletan, arraunlari hernaniarrak Orioko zortzikoan.

Unax Uralde hernaniarra bosgarren izan zen, Orioko zortzikoarekin, Sevillan jokatu zen Espainiako Aulki Mugikorreko Arraunketa Olinpikoko Txapelketan, ekainaren 21etik 23ra. Orioko Arraun Elkartearekin, jubenil mailan, hartu zuen parte. 
 
Eguraldia izan zen aurkaririk haundiena, tenperatura 30°-tatik nekez jaisten baitzen. Finala 12:30etan jokatu zenez, termometroek une horretan 38°-ko tenperaturak markatzen zituzten. 
 
Ezin izan zuen iaz kadeteetan lortutako brontzezko domina hobetu, baina argi utzi digu datorren urtean berriro ere podiumera igo ahal izateko lanean jarraituko duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!