Gaur Zikuñagan eta bihar Etxeberrin, garbigune mugikorra

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 00:20

Aste honetan ondorengo auzoetan izango da garbigune mugikorra: Zikuñaga, Etxeberri, Zinkoenea eta Montebideo.

Uztailarekin batera, dagoeneko ezarri dituzte aste honetarako garbigune mugikorraren egunak eta tokiak. Gaur, zikuñaga auzoko 3 zenbakian egongo da. Bihar eta etzi, berriz, Etxeberri auzoko Politena parkean. Ostiralean eta larunbatean, Zinkoenea plazako olio makinaren ondora mugituko da garbigune mugikorra, eta igandean, Montebideo kalean jarriko dute, Mañe i Flaquer plazako 3 zenbakian. 

 

Bota daitezkeen hondakinak

Ondorengo hondakin motak bota daitezke garbigune ibiltarira: margoak, barnizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak eta horien ontziak; bolumen txikiko plastikozko ontziak eta buztinezko lorontziak; erradiografiak; tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartagiak, metalezko erretiluak, etab.); material informatikoak; fluoreszente bonbilak; etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak; tinta kartutxoak eta tonerrak; apurtutako plastikozko eta egurrezko jostailuak; eta, berrerabiltzeko jostailu eta jolasak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!