Zortzi saritu, Urumea ikastolako marrazki eta pintura lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 00:30

Marrazki eta pintura lehiaketan parte hartu zuten herritarrak, sari banaketan.

San Joanetan, ohi moduan Urumea ikastolak eta Guraso Elkarteak marrazki eta pintura lehiaketa antolatu du, eta aurtengoa, 45garren edizioa izan da.

Ekainaren 23an egin zen lehiaketa, eta 27an banatu zituzten sariak, Biterin. 3 eta 5 urteko kategorian irabazlea izan da Uxue Criado; eta bigarren postua lortu du Iraia Salbidek. 6 eta 8 urte bitarteko kategorian, Karen Bordagarai izan da garailea, eta Haritz Olano izan da bigarren saritua. 9 eta 11 urte bitarteko kategorian, Iñigo Azabal gailendu da eta bigarren postua lortu du Idoia Dorronsorok. 12 eta 14 urte bitarteko kategoriako irabazlea izan da Aiala Azkue eta bigarren postuari eutsi diot Maddi Sanzek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!