«Espektatibak gainditu» ditu Udaberriko Eltzekadak egitasmoak

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 1a, 00:00

Bizilagun ugari elkartu dira Eltzekadetan.

Arrakastatsuak izan dira lau Eltzekadak, eta auzoetan jarduera gehiago egiteko oinarri gisa balioko dute.

Lau Eltzekada antolatu zituen Hernani Burujabeko Zaintza Mahaiak udaberrirako, eta arrakastatsuak izan dira guztiak: «Pozez esan dezakegu espektatibak gainditu egin direla». 

Elizatxon, Zikuñagan, Etxeberrin eta Antziolan egin dituzte Eltzekadak, eta 30-60 lagun inguru elkartzea lortu dute guztietan. Egitasmoren helburua bizilagunen arteko topaketak sustatzea eta espazioak eskaintzea zen, eta horiek bete direla nabarmendu dute antolatzaileek. 

Eltzekaden arrakasta ikusita, gisa honetako jarduerak antolatzen jarraituko dute Hernaniko auzoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!