Bost barruko Gipuzkoako txapela jantzi zuen Enara Maciciorrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 30a, 00:00

Enara Macicior eta Nahia Eizmendi taldekideak.

Bost barruan Enara Macicior hernaniarrak Gipuzkoako txapela jantzi zuen orain pasa den igandean, finalean Nahia Eizmendi taldekidea 25-23 garaitu eta gero. Sekulako partidua izan zen eta nahiz eta hasieran atzetik ibili, 16nako berdinketa eta gero aurretik jarri zen hernaniarra 23-19. 23na berdintzea lortu zuen aiarrak, baina azken bi tantoak Maciciorrek lortu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!