65 urtetik gorakoentzat ekintzak, asteazkenetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 30a, 00:00

Uztaileko asteazkenetan egingo dituzte jarduerak, goizeko 10:00 edo 11:00etatik eguerdiko 12:00etara.

65 urtetik gorakoei zuzendutako ekintzak izango dira, adinekoek sozializatzeko aukera izan dezaten. Lehenengoa asteazkenean izango da, Biterin.

UZTAILAK 3

11:00 Oinarrizko zerbitzu sozialei buruzko hitzaldia. Biterin.

UZTAILAK 10

10:00 Belaunaldi arteko ekintza.

UZTAILAK 17

10:00 Mahai jolasak-bingoa.

UZTAILAK 24

10:00 Zinema.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!