Formakuntza saio bat eskainiko du Enherkom kooperatibak asteartean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 30a, 00:00

Zubipeko instalakuntzak sortutako energiaren onuradunei zuzendutako saioa izango da.

Ekainaren 6an inauguratu zuen Enherkomek Zubipen jarritako autokontsumo partekaturako instalazioa. Kooperatibatik jakinarazi dute dagoeneko hasi direla bertan sortutako energia etxeetan jasotzen, eta, horrenbestez, baita instalakuntzari lotutako fakturak ere.

Hori dela eta, fakturak ulertarazteko azalpen saio bat antolatu dute datorren astearterako. Bertan azalduko dute zenbat energia jasotzen duen bakoitzak Zubipetik, zenbat diru aurrezten duen jasotako energiarekin... eta bakoitzak dauzkan zalantzak argitzen saiatuko dira.

Arratsaldeko 17:00etan izango da saioa, Burujabetzen etxean. Aurreikuspena da ordubeteko iraupena izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!