San Joanetako 15. Argazki Lehiaketako irabazlea hautatzeko bozketa martxan, Kronikaren webgunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 30a, 00:00

60 argazki jaso ditu Kronikak aurtengo lehiaketan, eta uztailaren 2ko 12:00ak arte bozkatzeko aukera izango da.

Urteurren borobila bete du aurten Kronikak antolatutako San Joanetako Argazki Lehiaketak. 15garren edizioan ere herritar ugari animatu dira jarduera ezberdinetako momentuak izoztera, eta 60 argazki iritsi dira erredakziora. Lehiaketako lehenengo zatia amaituta, dagoeneko martxan dago irabazleen hautaketa prozesua.

KronikaKideen artean banatuko den sariaren irabazlea erredakzioan hautatuko da, eta garailearentzat izango da Petritegiko Malum Rex gunean bi pertsonentzat otordu bat egiteko bonoa; bertan, 'Sardin-jana Plana' probatu ahalko du, ondorengo menuarekin: etxeko kroketak, tomate entsalada, sardinak eta postrea. Ogia, kafea eta edaria (2 sagardo botila) barne.

Herritarren saria, berriz, bozketa baten bidez banatuko da. Horretarako, kronika.eus webgunean dagoen formularioaren bidez eman behar da botoa, helbide elektronikoa jarrita eta gustuko argazkia hautatuta. Bozketa uztailaren 2ko 12:00ak arte luzatuko da.

Kasu honetan, irabazleak bailarako sagardotegietako sagardo kaxa bat eta urtebeteko KronikaKide harpidetza jasoko ditu.

Aurtengo lehiaketako bi irabazleen izen abizenak eta argazki garaileak datorren asteazkeneko Kronikan argitaratuko dira, uztailaren 3ko alean.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!