Bost barruan Enara Macicior hernaniarrak Gipuzkoako txapela jantzi zuen orain pasa den igandean, finalean Nahia Eizmendi taldekidea 25-23 garaitu eta gero. Sekulako partidua izan zen eta nahiz eta hasieran atzetik ibili, 16nako berdinketa eta gero aurretik jarri zen hernaniarra 23-19. 23na berdintzea lortu zuen aiarrak, baina azken bi tantoak Maciciorrek lortu zituen.